Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hektor

Mit. Greziako elezaharrek esaten dutenaren arabera, Troiako agintari ausartena. Priamoren eta Hekaberen semea zen eta Andromakaren senarra. Herriak asko maite zuen, greziarrek Troiari egindako erasoan ausardia handiz borrokatu baitzen Troiaren kontra. Iliadak dioenez Patroklo, Akilesen laguna, hil zuen eta horren mendekua hartzeko, Akilesek Hektor hil zuen.