Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hegelianismo

iz. Hegel-en teoriak oinarritzat hartzen dituen filosofia dotrina. Hegelianismoaren barnean, hiru joera bereizi ohi dira: 1) Hegelzale ortodoxoak, maisuak eraikiriko sistema filosofikoaren iruzkingile, jarraitzaile eta zabaltzaile izan direnak (Biedermann, Erdmann, Fischer, Rosenkranz, Vischer, Zeller). 2) Hegelzale ezkertiarrak edo hegelzale gazteak, metodo dialektikoaren ondorioei atxiki zaizkienak, oro har materialistak, ateoak eta liberalak (Strauss, Bauer, Feuerbach, Hess, Ruge, Von Stein). Marx, Engels eta Stirner ere talde horretakoak izan ziren; gerora aldendu baziren ere. 3) Neohegelzaleak, Hegel-en idealismoa eta hark estatuari buruz zuen pentsamendua bereneganatu zutenak (Spaventa, Croce, Gentile, Bosanquet, Bradley, Royce, Stirling).