Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hauser, Arnold

Hungariar arte historiagilea (Timisoara, 1892 - Budapest, 1978). Filosofia ikasketak Budapesten egin zituen, eta K. Mannheim, G. Lukács eta beste zenbaitek osaturiko taldean sartu zen. 1921ean hasi zen, Berlinen, artearen jatorri soziala, bere obra osoaren gunea izango zena aztertzen. 1924an Vienara joan zen eta han M. Dvorak-ekin batera Vienako Eskola sortu zuen, ikerketa historiko-artistikoa helburu zuen talde ospetsua. Naziek Austria hartu zutenean, Ingalaterrara alde egin behar izan zuen eta han ondu zuen bere ikerketa lanaren zatirik handiena. Bere obra nagusian, Literaturaren eta artearen historia soziala (1957), Hauser-ek mendebaleko kulturetan garatu diren arte estiloen jatorria aldaketa sozialen arabera aztertzen du. Beste zenbait obra: Artearen historiarako sarrera (1961), Manierismoa (1965), Artearen soziologia (1975).