Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hartzaile

iz. edo izond. Zerbait edo norbait hartzen duena, pertsona gehienetan. v Elektr. Seinale elektrikoak eta elektromagnetikoak hartzen eta interpretatzen dituen tresna. v Anat. Nerbio zuntzen muturrean dagoen zelula edo zelula multzoa, inguruneko aldaketak antzeman eta zentzumenen nerbio sisteman aldaketak eragiten dituena. Ukituak, azalean; gai kimikoak, sudurrean edo mihian; argia, hotsa, begian edo belarrian… antzematen dituzte. v Biokim. Zelulen arteko oxidoerredukzio prozesuan parte hartzen duen gaia, beste gaien oxidazioa bideratzen duena. v Kim. Molekulak eratzeko atomoak elkartzen direnean elektroiak hartzen dituen atomoaz esaten da. v Hartzaile unibertsala. Med. AB odol taldea duen pertsona, beste talde guztietako odola har dezakeena, baina odola bere talde berekoa dutenei besterik eman ezin diezaiekeena.