Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hartmut, Michel

Alemaniar kimikaria (Ludwigsburg, 1948). Kimikako Nobel saria jaso zuen 1988an, Johann Deisenhofer eta Robert Huber-ekin batera, fotosintesiaren barne funtzionamendua azaltzeagatik. Michel Hartmut Ludwigsburg-en jaio zen, Alemanian. Würzburg-eko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Biokimikako Max Planck Institutuan lan egin zuen gero. 1987. urtetik aurrera Frankfurteko Biofisika Institutuko saileko buruzagi izan zen. 1987-1982 bitartean egin zituen ikerketetan proteinak bakartzeko eta kristaltzeko moduak aztertu zituen. Lan horietan oinarrituta, eta X izpien difrakzioaz baliatuz, proteina eratzen duten atomoak zehaztu ahal izan zituzten –proteinaren egitura, alegia, hiru dimentsiokoa–, eta hori oso lagungarria gertatu zen fotosintesi prozesua hobeto ezagutzeko.