Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harsanyi, John

Estatubatuar ekonomista, jatorriz hungariarra (Budapest, 1920 -  Berkeley, 2000). Ekonomiako Nobel saria eman zioten 1994an (J. Nash eta R. Seltenekin batera). Bere ekarpen nagusia elkarreragin estrategikoaren teoria izan zen.