Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

harri-iraulari

iz. Zool. Karadriformeen ordenako eskolopazidoen familiako txoria, 23 bat cm luze dena (Arenaria interpres). Janari bila dabilenean harriak jiratzeko ohitura duelako deitzen zaio horrela. Bi mota dira: Hego Buruan bizi dena eta Alaskan  bizi dena. Herdoil koloreko bizkarra du lehenengoak, eta buru-lepoak eta sabela aldiz zuriak. Bestea beltzarana izaten da.