Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harpia

Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Taumasen eta Elektraren alabetako bakoitza. Demonio hegalariak ziren Harpiak; hegoak, atzapar zorrotzak eta emakume gorputzak zituzten. Haizearen izpirituak omen ziren, eta haurrak eta arimak harrapatzen zituzten; haizearen jainko Zefiroren maitaleak ziren. Bi zaldi parez erditu zirela dio elezaharrak; Akilesena izan zen zaldi pare bat, eta Dioskuroena bestea.