Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haraneder, Joannes

Lapurtar apaiz eta itzultzailea (Donibane Lohizune, 1669 - Donibane Lohizune, 1752). Itun Berriaren lehen euskal itzultzaile katolikoa izan zen. Itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa izanik ere, ez zen 1855 arte argitara eman, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin eta testua aski aldaturik, Maurice Harriet-en ardurapean. Lau Ebanjelioak baizik ez zituen jasotzen, ordea. Lan osoa berrikitan argitaratua da, Patxi Altunaren ardurapean. A. Frantzisko Saleskoaren Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Okzitaniako Tolosan. Handik urtebetera Lorenzo Scupoli-ren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen Gudu izpirituala izenburuz.