hapalido
izond. Zool. Primateen ordenako tximino batzuez esaten da; goitik beherako lau hortz izatea eta ezagutzen diren tximino txikienak izatea dira hapalidoen ezaugarri nagusiak. 15-37 cm inguru luze dira; buztan luzea dute, ez oratzailea. Erdialdeko Amerikako eta Hego Ameriketako basoetan bizi dira. Titi izeneko tximinoa da hapalido ezagunenetako bat.