Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

halita

iz. Miner. Sodio kloruroa (NaCl); sistema kubikoan kristaltzen den gatz koloregabea da, beiraren distira duena (pisu espezifikoa 2,17; gogortasuna 2). Halita itsasoko edo aintziretako ur gazia lurrundu ondoren geratzen den hondarrean izaten da beste zenbait gatzekin batera (igeltsua, silbina, karnalita, anhidrita, etab.). Munduko toki askotan dago halita gatza; garrantzi handia dute, besteren artean, Wieliczka-ko hobiek (Polonia), Stassfurt-ekoek, Saxonian (Alemania); Euskal Herrian bada halita, Gipuzkoako Gatzaga herrian. Halita elikagai eta kimika industrietan erabiltzen da.