Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hajdu, Etienne

Errumaniar jatorriko eskultorea (Turda, 1907 - Paris, 1996). Budapesten eta Vienan egin zituen arte ikasketak, eta 1927an Parisa jo zuen. Eskultura abstraktua jorratu zuen lehenbizi, eta behe-erliebea ondoren. Diseinatzaile gisa ere aski ezaguna izan zen.