Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haines, Randa

Estatubatuar zinema zuzendaria (Los Angeles, 1947). Telebistarako hainbat lan egin ondoren –Hill Street Blues sailaren hainbat atal, besteak beste–, 1986an Jainko txiki baten umeak egin zuen. Sekulako arrakasta lortu zuen neska gor-mutu baten inguruko melodrama honek, eta Oscarra eman zioten Marlee Matlin antzezleari. Hurrengo filma ere (Medikua, 1990) melodrama kutsukoa izan zen, eta aurreko filmeko gizonezko antzezle berbera zuen protagonista: William Hurt. 1993an A zer lagun parea egin zuen, Robert Duvall eta Richard Harris protagonista zituela, eta 1998an Dantzatu nirekin.