Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hahn, Otto

Alemaniar fisikaria eta kimikaria (Frankfurt, 1879 - Göttingen, 1968). Londresen W. Ramsay-rekin lan egin zuen (1901) eta Montrealen Rutherford-ekin (1905). Berlingo Kaiséer Wilhelm institutuan irakasle izan zen. Radiotorioa (1905), mesotorioa (1907) eta protaktinioa (1918) bakartu zituen Lise Meitner-ekin batera. Isomeria nuklearraren fenomenoa azaldu zuen. Strassman-ekin batera uranioaren fisioaren teoria formulatu zuen lehen aldiz (1938). Kimikako Nobel saria, A. I. Virtanen-ekin batera (1945).