Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hagler, Marvin

(“Marvelous” deitua). Estatubatuar boxeolaria (New Jersey, 1952). Pisu ertainetako txapelduna izan zen 1980tik 1987ra, eta 72 borrokaldi irabazi zituen. “Sugar” Ray Leonardek kendu zion txapela 1987an, eta boxeoa uztea erabaki zuen. Zineman eta telebistan hainbat lan egin izan ditu harrezkero.