Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hagin 1

iz. Letaginen atzean dauden hortzetako bakoitza, goialdea laua duena eta janariak ehotzeko gai dena. || Hortz-haginetako bakoitza. || Tresna ebakitzaile baten ahoko akatsa. || Haginak erakutsi. Aurre egiteko edo erasotzeko gertu dela adierazi. || Hagine(ta)ko min. Haginetako mina oso gauza txarra da. v Haginek bitik bostera sustrai izaten dituzte eta lau erraboil edo punta gutxienez. Gizonak hamabi hagin ditu, sei goian eta beste sei behean. Goikoek hiru sustrai eta lau punta izaten dituzte; behekoek, bi sustrai eta bost punta aurrealdekoek, eta lau punta atzealdekoek. Forma askotakoak izan daitezke animaliaren elikaduraren arabera: intsektujaleek eta haragijaleek zorrotzak dituzte, eta hiruki formakoak; orojaleek haragijaleek baino hagin txikiagoak izaten dituzte eta leunak dira puntak; belarjaleen hagin puntak okertuak edo biribilduak izaten dira, txiki samarrak. v Haginek betetzen dituzten biologia funtzioez gainera (elikagaiak ehotzea eta xehatzea), garrantzi handia dute paleontologia eta paleoantropologia ikerketetan, haginen arabera sailka baitaitezke aztarna fosilak.