Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutzkow, Karl

Alemaniar idazlea (Berlin, 1811 - Sachsenhausen, 1878). «Alemania Gazte» mugimenduko partaide eta eragile izan zen. Eliza, estatua eta moralari kritika egiten zioten eleberriei esker hasi zen ezaguna egiten (1835, Wally, die Zweiflerin, Wally eszeptikoa). Die Ritter vom Geiste (1850-1852, Izpirituaren zaldiak) eleberrian gizartearen irudi zehatza ematen saiatu zen. Antzerki lanak ere idatzi zituen (1844, Zopf und Schwert, Ileordea eta ezpata).