Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gurméndez, Carlos

Espainiar filosofoa (Madril, 1917 - Madril, 1997). Zuzenbide eta filosofia ikasketak egin zituen Madrilen, eta gero Berlinen eta Parisen sakondu. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Latinoamerikara erbesteratu zen, eta Danimarkara gero. Handik hona hainbeste ibilitako pertsona izanik, era askotako eraginak nabari dira haren pentsaeran, marxismotik eta existentzialismotik psikologiaraino. Sentimenduen eta grinen filosofia landu zuen batez ere. Haren lan nagusia Crítica de la pasión pura da (1989, Grina hutsaren kritika).