Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guezala Ayrivier, Antonio de

Bizkaitar margolaria eta idazlea (Bilbo, 1889 - Bilbo, 1956). Merkataritza ikasketak alde batera utzi eta pintatzen hasi zen. Olioak, grabatuak, erretratuak eta kartelak landu zituen batez ere. Euskal Artisten Elkartearen sortzaile izan zen 1911. urtean, Bilbon. Erakusketa arrakastatsuak egin zituen Europako hiri askotan. Obra nagusiak: La ría en Desierto, Mi abuelo, Eloísa Elito de Guezala, Soledad Guinea, Begoña de la Sota eta Presidentas. Mota askotako argitalpenen ilustrazio lanetan ere nabarmendu zen (ex-libris). Filatelia eta heraldikako liburuak idatzi zituen: El sello en la guerra carlista, El sello de seis cuartos (1936) eta Escudo de Bilbao (1966an argitara emana).