Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guesde, Jules Bazile

(Jules deitua)Frantses politikaria (Paris, 1845 - Saint-Mandé, 1922). Lehen egunkari marxista, L’Égalité, (1877-1883) eta P. Lafargue-rekin batera Frantziako langile alderdia (1880) sortu zituen. Ez zuen onartzen, Jaurès-en kontra, marxista bat ministerio burges batean sar zedin (1899). Hala ere Estatu ministro izan zen gero (1914-1919), eta nazionalismoaren aldeko izan zen Lehen Mundu Gerran.