Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gueraçague Soules, Pierre

Nafarroa Behereko abokatu eta politikaria (Donapaleu, 1880 - Donapaleu, 1954). Bordeleko unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. Donapaleuko alkate hautatu zuten legealdi anitzetan (1912-1954 urteetan). Errepublikarra zen eta kartsu borrokatu zen Ibarnegaray eskuindarraren aurka, baina Donapaleutik kanpo ez zuen arrakasta handirik izan. Lan handiak bideratu ziren bere agintaldian Donapaleuko aldean.