Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guderian, Heinz

Alemaniar jenerala (Kulm, gaur egun, Chelmo, 1888 - Schwangau, Bavaria, 1954). Ibilgailu blindatuetan aditua zen, eta haien eraginkortasuna frogatu zuen Polonia (1939), Ardenak (1940) eta Errusiako (1941) guduetan. Moskun izan zuen hondamenaren ondoren (1941eko abendua), 1943an ikuskari nagusi izendatu zuten hala ere, eta 1944an lurreko armadako buru (1945eko martxoan baztertua). 1945ean aliatuek preso hartu zuten; gero, Bavarian hartu zuen bizitokia.