Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Graaf, Regnier de

Holandar sendagilea (Schoonhoven, 1641 - Delft, 1673). Obulutegiko folikuluak aurkitu zituen, Graaf-en folikulu izena dutenak (ik. folikulu). Areari eta ugaztunen ugal aparatuari buruz egin zituen azterketek ere garrantzi handia izan zuten. Berak erabili zuen lehenengoz obulutegi hitza eta berak aztertu zituen obulazioaren zikloan obulutegian gertatzen diren aldaketak.