Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gozategi

Gipuzkoar trikiti taldea. Asier eta Ainhoa Gozategi 1986an hasi ziren bikote gisa, trikitia eta panderoa joaz. 1991n Iñigo Goikoetxea elkartu zitzaien eta 1994an plazaratu zuten beren lehen maketa. Lan hark izandako harrera onari esker, 1995ean argitaratu ahal izan zuten lehen bilduma, Gozategi. Ainhoa (1997) izena eman zioten beren bigarren diskoari; Kalanbreak (1998) dute hirugarren diskoa, eta 2000. urteko udazkenean kaleratu zuten Egunon.