Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goubaïdoulina, Sofia

Errusiar musikagilea (Txistopol, 1931). Pianoko ikasketak egin zituen Kazanen eta Moskun, eta Sobietar Batasuneko Konposizio Sari Nagusia eman zioten 1963an. Gerora zokoraturik egon zen urte askoan, 1990eko hamarkada arte, bere musika ez baitzetorren sobietar agintarien irizpideekin bat.