Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gottfried von Strassburg

XIII. mendeko alemaniar olerkaria. Tristan und Isolde poema idatzi zuen 1210. urte inguruan, Britainiako Thomas-en Tristan (XII. mendea) obran oinarrituta. Garai hartako galai maitasunaz gain, gizarte feudalaren ezaugarri nagusiak ageri dira liburuan. Wagner-en Tristan und Isolde opera Gottfried-en obra ditu oinarri.