Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goti Iturriaga, José Luis

Bizkaitar sendagilea (Ugao, 1923). Valladoliden egin zituen medikuntza ikasketak eta odol eta gibeleko gaitzen sendagintzan lan egin izan du bereziki. Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako lehendakari izendatu zuten 1973an; Gaceta Médica izeneko aldizkariko zuzendari izendatu zuten urte horretan bertan. Euskal Medikuntzaren Historia Mintegia eta Euskal Herriko Medikuntzaren Museoa sortu eta bertako zuzendari izan da.