Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gori

izond. Bero guztiz handiak argitsu bihurtua. v Fis. Beroaren eraginez materialek argitsu bihurtu eta argi irradak jaurtitzen dituztenean esaten da gori daudela. Materiaren atomoak kitzikadura maila handia izaten dute orduan. Materiaren atomoek tenperatura normalean irrada sortzen dute espektroaren gune infragorrian, baina berotasunarekin gori jartzen dira eta irrada beste gune batzuetatik ere sortzen da horrela. || Irud. Galdan dagoena; kartsua. || Joria.