Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gorbeia

200 km2 inguruko mendialdea, Bizkaiko hegoaldean (Orozko, Areatza eta Zeanuri, Arratiako herriak) eta Arabako iparraldean (Zuia eta Zigoitia, Gorbeialdeko herriak). Mediterraneo eta Kantauri aldeko isuria duten ibaien banalerroa eratzen du. Hauek dira Gorbeiako mendialdearen gailur nagusiak: Gorbeigane (1.475 m), Aldamin (1.362 m), Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.295 m), Gorosteta (1.255 m), Berretin (1.250 m), Odoriaga (1.234 m) eta Ipergorta (1.229 m). Trikuharri ugari aurkitu da Gorbeiako mendialdean. Aipagarria da Gorbeiganeko gailurrean dagoen burdinazko gurutze handia. v Historia. Historiaurreko aztarna ugari gorde ditu Gorbeiako mendialdiak: Austegarmingo Arria, Araneko Arria, Uzengatzu, Sastegiko Landa eta Errekatxuetako Atxa izeneko trikuharriak eta Mairuelegorretako leizeko aztarnategia, Neolitoa. Historian zehar, itzal handiko mendia izan da Gorbeia Araban eta Bizkaian. 1903. urtean erabaki zen Arratiako errepidea Gorbeiara luzatzea, Gorbeiako osasun etxerako bidea erosoago egiteko. 1936ko Gerra Zibilean, gudari euskaldunen esku egon zen Gorbeiako mendia 1937ko ekaina arte, bitarte hartan frankistek bi aldiz tontorrera heltzea lortu zuten arren.