Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gora ta Gora Euzkadi

edo Euzko Abendaren Ereserkia. Euzko Alderdi Jeltzaleak 1905. urtetik aurrera erabili duen ereserkia. Musika Cleto Zabalak ondu zuen, ezpata-dantza aire batean oinarrituta, eta letra Sabino Aranarena da. Euskal Autonomia Erkidegoko ereserkia da 1983. urtetik aurrera, letrarik gabe ordea (Euskadiren Ereserkia).