Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gomarus, Franciscus

Flandestar teologoa (Brujas, 1563 - Groninga, 1641). Kalbinistarra zen. Teologia irakasle izan zen Leiden-en (1594), eta jarraian Saumur-en (1614) eta Groninga-n (1617). Arminius-en liberalismoa gaitzetsiz, predestinazioa Adanen bekatuaren aurretikoa dela irakatsi zuen. Haren tesiak izan ziren irabazle Dordrecht-eko sinodo kalbinistan (1618-1619) eta Arminius-en aldekoek erbestera joan behar izan zuten.