Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goitschel, Marielle

Frantses eskiatzailea (Sainte-Maxime, 1945). Hamalau urte zituenetik Frantziako talde nazionaleko kide izan zen. 1964an, Innsbruck-eko Olinpiar Jokoetan slalom erraldoia sailean urrezko domina lortu zuen eta 1968an, maila hori bera eskuratu zuen Grenoblen, slalom berezian. Innsbrucken slalom berezian bigarren izan zen (titulua bere ahizpa Christinek lortu zuen). Munduko txapeldun konbinatua izan zen 1962, 1964 eta 1966an, eta slalom erraldoiko munduko txapeldun 1966an. Horrez gainera, bigarren izan zen jaitsieran eta slalom berezian 1966an.