Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gobineau, Joseph Arthur. ;(Gobineau

kondea) Frantziako diplomatikoa eta idazlea (Ville d’Avray, 1816 - Turin, 1882). Diplomazia lanetan Persian, Grezian, Suedian, Brasilen eta Argentinan izan zen. Asian barrena egindako bidaiei buruzko kontakizunez eta eleberriez aparte, Essai sur l’inégalité des races humaines (1853-1855, Giza arrazei buruzko desberdintasunari buruz) idatzi zuen; bertan fisiologian oinarritzen zuen iparraldeko arrazen gailentasuna. Gobineauren irakatsiak bere egin zituzten pangermanistek eta naziek.