Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gobeo

Gasteizko hiriko kanpo herria (Arabako Lautada, Araba). 47 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarria da San Pedro parrokia eliza. Gobeoko eremu zabal asko hartu ditu Gasteizko industrialdeak (1972). 1332. urtean, Gaztelako Alfontso XI.aren aginduz Gasteizen mendean geratu ziren 41 herrietako bat da Gobeo.