Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glumifloro

izond. Bot. Kotiledoibakarren klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Belar landareak dira gehienak, errizoma izaten dute eta zurtoina begi askotakoa. Hostoak estu luzeak dira. Lore hermafroditak dituzte, oso sinpleak eta mordotan bilduta; periantoa dutenek txikia izaten dute, braktea berezi batzuez inguratua (glumak eta glumelak). Fruitu lehorra ematen dute, zabalkaitza. Lastodunena da ordena honek hartzen duen familia bakarra.