Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ginsberg, Allen

Estatu Batuetako poeta (Paterson, New Jersey, 1926, - New York, 1997). Columbiako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Hego Amerika, Ipar Afrika, Europa eta Indian izan zen. William Carlos Williams-en babespean, lehen poemak argitaratzen hasi zen (Howl and Other Poems, 1956; Kaddish and Other Poems, 1961; Reality Sandwiches and Later Poems, 1963; Baby Poems, 1968). Beat Generation (Eusk. «Belaunaldi garaitua») deituriko saileko poeta ezagunen artekoa da Ginsberg, Kerouac, Burroughs eta Carl Salomonekin batera. Jazza, droga eta oro har baztertuen mundua agertzen du bere lanetan, Estatu Batuetako gizartearekiko kritika zorrotzarekin batera. Zen filosofiarekiko lilura berezia zuen. Hauek ditu azken lanak: Cosmopolitan Greetings: Poems 1986-1992 (1994), Journals 1954-1958 (1995). Hil zen arte, literatura kritikako irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (Nueva York).