Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gill, David

Eskoziar astronomoa (Aberdeen, 1843- Londres, 1914). Behatoki pribatu bat diseinatu, hornitu eta zabaldu zuen, Aberdeen inguruan. 1877an Ascension uhartera joan zen eguzki paralasia neurtzera Marte behatuz. Heliometroaren balioa frogatu ondoren, eguzkia bitarteko distantzia neurtzeko, 1879an Esperantza Oneko Lurmuturreko behatokiko arduradun izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1906 bitartean. Hobekuntza handiak egin zituen behatokian, eta eguzki paralasia zehaztu zuen. Hego ortzia erretratatu zuen, eta nazioarteko zeru mapa osatzeko lanetan lagundu zuen.