Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gesneriazeo

izond. Bot. Kotiledoibikoen familiako izen bereko landareez esaten da. Bost hosto txikiko lore hermafroditak izaten dituzte. Hosto osoak dituzte, txandakatuak ia beti. Fruitua kuskuan bildua edo mamitsua dute. Badira 1.100 bat mota. Berez tropikoko lurraldeetakoak dira ia denak; belar egiturakoak dira gehienak, baina badira zuhaixka egiturakoak ere. Mota asko apaingarri gisa erabili ohi dira.