Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gelba

iz. Zool. Galidoen familiako itsas arraina, marrazoaren antzekoa (Galeorhimus galeus). 1,5-2 m luze izaten da. Bizkarraldea eta alboko hegalez goitikoa gris urdinxka du, eta bular-sabelak ia zuriak. Oso hortz zorrotzak ditu, goikoak batez ere. Buruaren azpiko aldean du ahoa. Arrautza bidez ere ugaltzen den biziernalkaria da. 4 hilabeteko ernaldia izaten du, eta ondoren 40 ume egiten ditu. Itsaso epeletan bizi da batez ere.