Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gazteluberri

Nafarroako ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Castillo-Nuevo du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Nabaskoze, ekialdean Salvatierra del Ezka (Zaragoza), mendebalean Romanzado eta hegoaldean Zaragozako herrialdea. Garaiera 802 m. 26,8 km2. 1998ko datuen arabera, 27 biztanle ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.