Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gazni

Afganistango hiria, Kabul-eko hego-mendebalean. 30.425 biztanle (1979). Turkiar gaznitarren antzinako hiriburua izan zen; X. mendean sortu zuten. 1737an Afganistango hiri bihurtu zen. 1842an ingelesek hartu eta suntsitu egin zuten. v Gaznitarren dinastia. Dinastia hau Gazniko hirian Alptegin-ko, Bujarako eta Samarkandako emir samaniden zaintzaileen kapitain ohiak sortu zuen (962). Sebuktegin (976-998) eta Mahmud (998-1030) bere ondorengoek erresuma Lahore-raino hedatu zuten ekialdetik eta Kaspiar Itsasoraino mendebaletik. Mahmud-en garaian gorte aberatsa bildu zen hara; Ferusi poeta eta Ibn Sina filosofoa nabarmendu ziren. Gengis Khanen mongolek desegin zuten Gazni 1224. urtean baina berriro eraiki zen hiria.