Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gasterosteiforme

izond. Zool. Arrain hezurdunen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Ardatz itxurako gorputz luzarana dute, luzakin mehe batean amaitzen zaiena eta hezurkizko xaflez estalia. Hodi itxurako luzakin baten puntan dute ahoa, eta zakatzak txiki samarrak izaten dituzte. Habiak itsasbelarren artean egiten dituzte. Europako eta Ipar Ameriketako ur gezatan bizi dira.