Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaskell, Elizabeth Cleghorn Stevenson

Ingeles eleberrigilea (Chelsea, 1810 - Holvburn, Hampshire, 1865). Bere eleberrietan gaztaroan bizi izandako giroa agertzen du. Mary Barton (1848) obran industriaren arazoak kontatu zituen. Beste liburu batzuetan herriko bizimodua erakutsi zuen (Cranford, 1853; Wives and Daughters, 1866). Harena da halaber, Life of Charlotte Brontë (1857), Charlotte Brontë eleberrigilearen lehen biografia lana.