Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garros, Roland

Frantses pilotoa (Saint-Denis, la Réunion, 1888 - Vouziers inguruan, 1918). Mediterraneoa alderik alde zeharkatu zuen lehena izan zen (Saint-Raphaël-Bizerte, 1913ko irailaren 23an). Lehen Mundu Gerran, hegazkin sail bateko buru izan zen eta borrokan hil zen.