Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

garrapo

iz. Zool. Zozoaren tamainatsuko txori moko-luzea eta gorputz-zapala, zuhaitz enborretan ibiltzen dena (Sitta europaea). Okil txori ere deitu ohi zaio. Bizkar aldeko lumak urdin argiak izaten ditu, papar eta sabel aldekoak gorrixkak, eta lepo azpia berriz zurixka. Zuhaitz zuloetan egiten du habia, zuloa egina aurkitzen badu, bestela berak zulatzen du habia egiteko. Intsektuak eta landare haziak janez elikatzen da. Ia Europa guztian eta Asiako leku batzuetan bizi da.