Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gardet, Louis

Frantses teologo, filosofo eta mistikoa (1904-1986). Neotomismotik sortutako kristau filosofiaren ordezkari nagusietakoa izan zen. “Kultura eta erlijio konparatuen filosofo kristautzat” azaltzen zuen bere burua, eta lotura estua izan zuen aita Foucaulten Petits Fréres elkartearekin. Islamaren inguruko ikerlan sakonak egin eta argitaratu zituen: La cité musulmane (1954, Musulman hiria), Les grands problémes de la théologie musulmane: Dieu et la destinée de l’homme (1967, Teologia musulmanaren gai nagusiak: Jainkoa eta gizakiaren patua), Les hommes de l’islam (1977, Islamaren gizonak).