Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garay de Monglave, François Eugène

Lapurtar idazlea (Baiona, 1796 - Baiona, 1873). Zuzenbide ikasketak egin zituen. Espainian, Brasilen eta Portugalen ibili zen soldadu. Frantziara itzuli eta Diable boiteux (1823) eta Journal de l´Institut historique (1834) egunkariak sortu zituen. Azken honetan argitaratu zuen Altabiçcaren cantua (1834), Orreagako guduaren garaiko kantua izango balitz bezala aurkeztu zuena. Harik eta W. Webster-ek 1883an gezurra argitu zuen arte istilu handia sortu zuen kantu horrek. Harenak dira, halaber, Historie de l´Espagne (1825, Espainiako historia), Chants Nationaux basques (1846, Euskal kanta nazionalak), Fantaisie poétique sur l´Espagne (1853, Espainiari buruzko fantasia poetikoa), eta Les légendes des Pyrénées (1857, Pirinioetako elezaharrak) obrak.