Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

garadaizka

iz. Zool. Zentrosperma ordenako belar landarea (Atriplex hortensis). Hostoak hiruki itxurakoak ditu; loreak txikiak dira, galburuetan bilduta; zurtoina eta adaskak berde-gorrixkak ditu eta tente egoten dira. Garadaizka sendabelar gisa erabiltzen da, oso ona baita gernua garbitzeko eta txegostea errazteko.