Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gar

iz. Erretzen ari den zerbaitetik altxatzen den eta sutan dagoen gas masa argitsua. || Irud. Lehia bizia. h. kar. v Berehala erreakzionatzen duen gasa da garra, eta gehienetan airea eta gas egoerako erregai baten nahasketaren ondorioa. Garrak beroa ematen du, eta ia beti argia ere bai, eta berez hedatzen da. v Galda garra. Azetilenoa eta oxigeno garbia erretzean sortzen den garra, metalen galdan erabiltzen dena. Eginkizun horretarako garraren tenperaturak oso beroa izan behar du, gutxienez 2.000° C-koa, eta gar sendoa behar da.