Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gangutia Elícegui, Clara

Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1952). 1988an atzera begirako erakusketa zabala eskaini zion Donostiako San Telmo Museoak. Irakasle izan zuen Antonio Lópezen bidetik, pintura hiperrealista landu du. Azken urteotan irakaskuntza eta sorkuntza uztartu ditu; kritikariek diotenez 1990eko hamarkadan gero eta garrantzi gehiago eman die bere lanetan xehetasunei, hala nola aukeratzen dituen gai eta paisaien monumentaltasunari. Bakarkako azken erakusketa handiak Madrilen egin ditu: Leandro Navarro galerian 1998an eta 1999an, eta Centro Cultural Conde Duquen 2000. urtean.